Propaganda teknikak
Lan hauek 06 - 07 ikasturteko gabonetan kontsumoaren inguruko azterketan DBH 3. mailako ikasleek eginak dira. Propaganda teknikak ulertu ahal izateko hona hemen erabili nuen aurkezpena.
Tomi Etxeandia
Lan hauek 06 - 07 ikasturteko gabonetan kontsumoaren inguruko azterketan DBH 3. mailako ikasleek eginak dira. Propaganda teknikak ulertu ahal izateko hona hemen erabili nuen aurkezpena.
Tomi Etxeandia
Opel astraren iragarkia:
Opel astraren iragarkian autoa agertzen da eta azkenean esaten dute 3.200€-ko beherapena egiten dutela. Iragarki horretan zeharkako presioaren teknika egiten da.Teknika mota horretan, beherapenak, eta horrelako gauzak agertzen dira.Iragarki honek 16 plano ditu.
Lacoste koloniaren iragarkia:
Lacoste kolonia iragarkian, neska bat agertzen da. Transferentziaren teknika da. Teknika mota honetan egin nahi dutena da, jendeari iragarkian ipini duten neska ikusten dutenei gustatzea eta horrela denak kolonia hori erostea.13 planoko iragarkia da.
Viceroy erlojuaren iragarkia:
Antonio Banderasek egindako iragarkia da.Erlojua iragartzen dago. Telebistan askotan ikusitako pertsona denez, guretzat familiarra eta gustoko pertsona denez, Antonio Banderas iragarki hori egiteko aukeratu zuten, gustatzen zaigunez, eta bera iragarkian agertzean, pentsatzen dugu erosi behar dugula. Hori transferentzia teknika da. 21 planoko iragarkia da.
BE WATER MY FRIEND
Iragarki honetan pertsona ospetsu bat erabiltzen dute eta gainera hitz egiten du.
Lehenengo ospetsuaren plano asko daude bera hitz eginez eta ondoren errepide bat agertzen da kotxe batekin .
Hemen lekukotasuna lantzen da.
COCA COLA CHRISTMAS
Iragarki honetan pertsona ospetsu bat erabiltzen dute. Eta baita ere pertsona normalak hari begira zorion aurpegiarekin.
Lehenengo kamioi mordoa pasatsen dira errepide batean eta alboetan Santa Claus agertzen da coca cola edaten. Eta pasatsen den heinean jendea begira gelditzen da.
Hemen transferentzia teknika eta artalde teknika erabiltzen dira.
SEAT LEON
Iragarki honetan pertsona ospetsu bat ateratzen da ere bai. Eta gainera abesten du. Baita ere horrekin batera bere cd berria erakusten du.
Iragarki honetan lehenengo mutiko bat dago gauzak esaten eta ondoren autoa ateratzen da eta geroago ateratzen da abeslaria.
Hemen lekukotasuna lantzen da.
Danet:
Iragarki honetan Ronaldinho futbol jokalaria agertzen da natillak jaten eta hitz egiten honekin lortu nahi dutena, guk natilla horiek erostea pentsatzeko Ronaldinho bezalakoak izango garela. Iragarki honek 20 plano ditu eta erabiltzen duen teknika lekukotasunarena da.
Peugeot
Iragarki honetan mi marigorringo daude borrukatzen eta kanpotik badirudi larrua jotzen ari direla kotxea botatzen dagoelako.
Iragarki honek humorea erabiltzen du guk kotxe hori eros dezagun.
Iragarkiak 13 plano ditu.
Renault kangoo
17 Iragarki honetan Prosinecky futboleko jokalari oiha agertzen da panpin txiki batekin Prosikito deitutakoa. Iragarki honek humorea erabiltzen du guk kotxe hori erosteko.
VICEROY ( no es lo que tengo es lo que soy)
Iragarki honetan ikusten da Shakirak erloju hau erabiltzen duela eta esaten duenarengandik jendeak ziuraski erloju hori erosiko du, Antonio bezalakoa izateko. Teknika honi lekukotasun teknika deitzen zaio. Iragarki honek 20 plano ditu.
SEAT ALTEA XL( los animales de dos en dos ua, ua)
Iragarki honek esan nahi du autoa hain handia dela ume txikiaren pelutxe guztiak gehi haiek sartzen direla. Hau guztiak umorearekin batera lotuta dago eta horregatik deitzen diogu teknika honi humorearen teknika. Iragarkiak 26 plano ditu.
LIDEL( llevate el carro lleno y solo paga 30 euros)
Iragarkian, ikusten da lidel supermerkatuko karroa produktuz beteta erosiz gero bakarrik 30 € gastatzen dituzula bere balioaren ordez. Hau guztia gezurra da karroan daramazun produktuen benetako balioa 30 € delako. Honi zeharkako presioaren teknika deritzogu.
Danet Danone( listas para gustar)
Iragarki honetan ikusiko dugunez, Ronaldinho natillak jaten ditu eta horregatik jendea natillak jango ditu Ronaldinho bezalakoa izateko.
Teknika honi lekukotasun teknika deritzogu. Honek 46 plano ditu.
Evax puntuak
Iragarkian ikus ditzakegu esaten duela konpresa pakete bakoitzeko kodigo bat duela eta hau www.evax.es -en sartuz gero opariak lortuko dituzula. Hau, egia da baina opariak lortzeko pin asko behar dituzu eta azkenean berdina da opari hori erostea edo puntuekin lortzea. Teknika honi zeharkako presioaren teknika deritzogu. Honek 15 plano ditu.
Baba de caracol( page 1 y llevese dos)
Iragarki honetan ikusten da krema bat erosteagatik beste bat oparitzen dizutela bakarrik 29.99 €-gatik. Horregatik jendeak erosiko du pentsatzen duelako bote bat oparitzen dietelako. Hau gezurra da, bote bakoitzak 15 € baino gutxiago balio duelako. Iragarki honek 36 plano ditu.
M-joy
Iragarki honek humorearen teknika erabiltzen du. Urtxintza bat agertzen da hitzegiten mendian esanez produktua gozo dagoela. 5 plano dauzka.
Flor fresh blom
Artaldearen teknika erabiltzen da iragarki honetan. Pertsona ugari agertzen dira produktu bera kontsumitzen, esanez, funtzionatzen duela beste produktua baino hobeto. Iragarki hau etxekoandreentzat da eta 11 plano dauzka.
Panrico
Lekukotasunaren teknika erabiltzen da iragarki honetan. Paz Padilla agertzen da hitzegiten esanez produktua kaloria gutxi dituela. Iragarki honek, osasuntsu jateko gogoa duten pertsonentzat da eta 10 plano dauzka.
ETB
29 plano dituen etb-ko iragarkia. Gabonei buruz doa. Humorearen bidez
jendea iragarkira begiratzea erakatzen du eta azkenengo mezua hobeto ulertzen
laguntzen du eta baita olentzero agertzen da eta horrek haurrei iragarkiari
begirazea eragiten dio.
DODOT
33 plano dituen iragarkia, dodot pardelak aurkezten ditu. Umeak dira
protagonistak eta ilargira doazenean batek txisa egiten du eta horrek
barregura eragiten du eta horrela haurrak dituzten emakumeak pardelak
erostera doazenean marka ikusita telebistan agertutakoa gogorarazten dio.
FRENADOL
8 plano dituen iragarkia. Frenadol medikamendua aurkezten du. Kalean
euritan dagoenez eta frenadol medikamentu ez duenez txakurrari komunean txis
egiten erakusten saiatzen da eta bere emazteak harrapatzen du hori egiten
Codorniu kaba
Iragarki honetan festa handi bat agertzen da, bertan bikote bat zerbait ospatzen ari da. 2 eszena dezberdin agertzen dira. Iragarki honetan artaldearen teknika ezarri da,”Codorniu edaten ez baduzu taldetik kanpo egongo baitzara.”
Gobernuaren drogen aurkako kanpainnia
Iragarki honetan neskatxo baten ahotsa entzuten da dona-dona egiten eta argazki desberdinetan jendea agertzen da eta neskatxoak nor hil egingo den aukeratzen du. 23 eszena desberdin agertzen dira. Hemen erabiltzen duten teknika zera da, argazki inpaktanteak jarri jendearen memorian geratzeko eta hori ez egiteko.
Larrosen ur hezea
Iragarki honetan emakume gazte bat agertzen da, zuriz jantzita eta lore batzuekin jolasten ari da. Iragarki honek 6 eszena desberdin dauzka. Hemen erabiltzen den teknika lekukotasunaren teknika da, perfume hori erosten duten emakumeak iragarkikoa bezalakoa izango direla pentsatzen dutelako.
Coca-cola.
Iragarki honetan erabiltzen duten teknika artalde teknika da bertan neska eta mutil talde batek dantza egiten ateratzen direlako eta denak edaten dute coca-cola. Iragarki honetan erabiltzen diren plano kopurua 55 dira.
Dodot
Iragarki honetan humorearen teknika erabiltzen da ikusten delako umea bere amarekin jolasten ondo pasatzen.
Iragarki honetan 26 plano erabiltzen dituzte eta iragarki hau adierazi nahi duena zera da: nahiz eta txiza egin edo kaka, ondo lo egiten duela.
Scenic
Kotxe baten iragarkia da eta humorearen teknika erabiltzen dute , elefante bat ateratzen delako kotxe barruan umeekin jolasten.Iragarkia adierazi nahi du kotxearen zabaltasuna elefantea sartzen delako.14 plano erabiltzen dira iragarkia egiteko.