Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Laborategi globala
Ikasleak propagandaren oinarrizko teknikak aztertu ondoren, haiek hautatutako hiru iragarki aztertu dute

14/12/2006 GMT 1

Maren Goienaga

glab @ 09:31

FERRERO ROCHE:

Festa bat ospatzen ari dira eta bertan artaldearen teknika erabiltzen da, hau da, jende asko gauza berdina jaten agertzen da eta jendeari pentsarazten dio hau ez badu jaten ezberdina izango dela.

DANET:

Bertan Ronaldinho futbolari ospetsua agertzen da natilla batzuk jaten.Beraz, lekukotasunaren teknika erabiltzen da, honekin erosleari natilla horiek jaten badituzu Ronaldinho bezain ona eta ospetsua izango dela pentsarazten dio.

RENAULT:

Peluxe asko agertzen dira Renault kotxe batera sartzen eta hainbeste peluxe direnez pentsarazi nahi dute kotxea oso handia dela eta gauza asko eraman ahal dituzula.

Endika Garcia

glab @ 09:29

OCASO:

Iragarki honetan mundu guztia Ocasoren logotipoarekin agertzen da hau da, eguzkia. Eta esaten dutenez jende asko iragarki batean produktu berdina kontsumitzen irteten denean ziurtasuna sortzen du.

PEUGEOT:

Esaten du beherapen ikaragarria egiten dutela hilabete batean baina azkenean egiten dutena da unitate mugatuak atera gero erosleak heltzen direnerako ez gelditzeko eta beste kotxe bat erosteko han bertan Peugeot-en.

MARTINI:

Hemen ospetsu bat agertzen da, kasu honetan George Clooney Martini ekartzen festa batera eta hitz egiten du.

Eta ospetsu bat agertzen denean bera kontsumitzen ari den produktua kontsumitzen baduzu, bera bezalakoa izango zarela adierazten du.

Aitor Arranz

glab @ 09:25

Joga bonito (nike) :

Brazil futbol taldeko jokalariak ateratzen dira aldageletan eta batzuk
aldatzen diren bitartean, beste batzuk,Ronaldinho barne, aldagela barruan
futbolean ari dira.
Iragarki honen plano kopuruak 72-koa da eta konbentzitzeko jokalari ospetsu
eta bikainak agertzen dira.

Impossible is nothing (adidas) :

Iragarki honetan adidas zapatilak erakusten ditu eta saskibaloiko jokalari
on bat agertzen da adidaseko zapatila batzuekin eta bapatean jende multzo
handi bat bere sorbaldara igotzen dira, multzo erraldoi bat sortuz jokalari
horren gainean.
Iragarki honetan 28 plano agertzen dira eta adidas zapatila batzuk erosteko
erabiltzen dutena humorea eta jokalari on bat agertzen dira.

Axe (desodorantea) :

Ireagarki honetan igogailu batean agertzen da perstona bat presaka doala
lanera eta AXE botatzen da gorputzean, bapatean beste gizon bat
sartzen da eta igogailuan geratu den usaina ez zaio batere gustatzen eta
horren ondoren, neska eder bat sartzen da igogailura eta neskak
usaintzen du eta asko gustantzen zaio, neskak uste du ,usain goxo hori
igogailuan dagoen gizonarena dela eta neska asko unkitzen da eta gizonarekin
koitoa egiten du, baina egitan lanera presaka joan den gizonaren usaina
zen, ez berea. Eta hori gertatu ondoren, neska badoa eta ateak ixten
direnean, bapatean ateak irekitzen dira eta langile potolo homosexual bat
sartzen da eta keinu romantikoak egiten dizkio…
Iragarki honetan 23 plano daude eta humoreak sartzen dute publizitatea
egiteko.

Kepa Baez

glab @ 09:24

BMW X3 iragarkia :

Japoniar bat agertzen da kotxe hori gomendatzen eta esanez nola izan
daitekeen ura eta zerikusia ikusten dio iragarkiko autoari eta urari.

Iragarki honetan 5 plano daude eta konbentzitzeko pertsona bat gomendatzen
agertzen da eta iragarkiko paisaia eta guztia oso ondo aukeratua dago, hau
da, konbentzitzeko ezin hobea.

Ameriketako COCA-COLA iragarkia :

Iragarki honetan mutiko bat Coca-Cola freskagarri makina batera habiatzen da
eta txanpon bat sartzen du. Behin txanpona makinan egonda, irudizko panpina
batzuk prestatzen dute botilan Coca-Cola sartuz, hoztuz, festa bat muntatuz…

Iragarki honek 27 plano ditu guztira eta bere konbentzitzeko era; humorea
erabiltzen du eta imajinazioa.

Pro Evolution Soccer 6 (PlayStation 2-ko jokoa) iragarkia :

Iragarki honetan Adriano eta Cesc Fabregas futbol jokalariak ari dira
Pro Evolution Soccer 6-ra jolasten (futboleko joko bat da noski) eta baloia
telebistatik ateratzen da eta beraiek ere jolasten dute baloiarekin.

Iragarki honek 20 plano ditu eta bere konbentzitzeko erari begira; futbol
jokalari ospetsuak agertzen dira eta irudimen asko errealitatean ez direnak
gertatzen, asko dago.

Aitor Garatea

glab @ 09:21

BMV X3

Iragarki honetan famatu bat erabiltzen dute Bruce Lee izenekoa hain zuzen ere. Teknika hau lekukotasun teknika deritzo, famatu bat agertzen delako eta hau esaldi humoretsuak esanez kotxea nolakoa den adierazten du, teknika humoretsua ere erabiliz.

RENAULT

Iragarki honetan panpin batzuk agertzen dira eta hauek abesti baten erritmoa jarraituz kotxe batera ailegatzen dira eta bere maleteroan sartzen dira. Beraz, teknika humoretsua erabiltzen du.

SONY

Iragarki honetan kolore biziak agertzen dira eraikin baten inguruan eta beraz humorezko teknika erabiltzen du. Hori gutxi balitz, margo errealarekin eginda dago eta oso iragarki ona da.

Oihane Segura

glab @ 09:19

“Movistar” iragarkia:

“Movistar” konpainia iragartzeko, honetan erabiltzen duten teknika artaldearena da. Telefonoz hitz egiten jende asko azaltzen da eta honen barruan ere, transferentzia teknika erabiltzen dute, bukaeran esan egiten duelako gabonetako asteburuetan telefono deiak dohainik direla. Erabiltzen diren plano kopuruak 19 dira.

“Vodafone” iragarkia:

“Vodafonen” konpainia iragartzeko transferentzia teknika eta lekukotasun teknika erabiltzen dute. Bertan esaten du,transferentzia teknikaren bidez, orain mugikor bat dohainik oparitzen dutela eta honen barruan mugikor hori iragartzeko, lekukotasun teknikaren bidez, futbolari ospetsu bat azaltzen da gu “Vodafone” konpainian sartzeko. Erabiltzen diren plano kopuruak 24 dira.

“Touran” markako kotxearen iragarkia:

“Touran” markako kotxea iragartzeko, transferentzia teknika erabiltzen dute. Kotxe handia dela adierazteko, hemen kide askoko familia bat azaltzen da eta guztiak kotxe horretan sartu ahal izateko, auto egokiena dela adierazi nahi dute.Erabiltzen diren plano kopuruak 17 dira.

Imanol Irazabal

glab @ 09:15

Opel Astra

Humorezko teknika erabiltzen du. Lehenengo, kotxe batzuk airean biraka irtetzen dira. Gero, kotxeak errepidean gauzak egiten irtetzen dira.

Euskaltel

Humorezko teknika erabiltzen du. Lehenengo, mutil bat irtetzen da kaxa bat zabaltzen eta kaxa horren barruan gauzatxo laranjak daude. Gauzatxo horiek toki guztietatik sakabanatzen dira eta kalean baita ere. Orduan jendea jolasten hasten da.

Danone

Transferentziaren teknika erabiltzen du. Ronaldinho agertzen da natillak jaten bere amarekin eta futbolean jolasten bere anaiarekin. Gero seme bakoitza bere amari musu bat ematen dio.

Irune Otazua

glab @ 09:12

KANDOO

Umeek komunean beraiek ipurdia garbi dezaten toallitak dira.

Iragarki honetan humorearen teknika erabiltzen da. Toallitaren paketean agertzen den panpina, bizitza hartzen du eta umeari komunera joateko alfombra gorria jartzen dio, eta ama komunera joaten denean galdetzen dio umeari ea nor jarri duen alfombra gorria eta umeak hatzamarrarekin panpina seinalatzen du, baina panpina bapatean gomazko panpin bihurtzen da.

CILLING BANG (y la suciedad se va en un bang)

Artaldearen teknika erabiltzen du, iragarkian ikusten da, nola hainbat pertsona produktu bera erabiltzen duten.

VICEROY (no es lo que tengo, es lo que soy)

Lekukotasunaren teknika erabiltzen du. Pertsonaia ospetsuak agertzen dira, gainera pertsonaia ospetsu horiek hitz egiten dute, erlojua eta bera aipatzen du.

16 plano

Enara Gantxegi

glab @ 09:09

FERRERO ROCHER

Artaldearen teknika erabiltzen da. Neska batek esaten du gonbidatuak dauzkan guztietan bonboi hauek ateratzen dituela eta gonbidatu guztiek eskertzen diotela. Iragarki hau gozozaleentzat da.

EL CASERIO GAZTATXOAK

Marrazki bizidunetako behiak agertzen direnez, umeen arreta erakarri egiten du eta umeek kontsumitzeko produktua denez ekintza barregarriak agertzen dira, esan daiteke humorearen teknika erabiltzen dela.

PEUGEOT

Jende multzo bat dago auto eskaparateari bati begira eta gero kartel bat agertzen da esanez autoa orain erosita 500 edo 1000€ko beherapena egingo dutela. Zeharkako presioaren teknika erabiltzen da, beherapenekin jendea konbentzitzen dutelako.

Nerea Diaz

glab @ 09:05

LIDEL

Iragarki honetan hainbat produktu adibidez: arraina, haragia, produktu elektronikoak… saltzen dira eta beherapenean jartzen dituzte, horrela jendeak gehiago erosiko du. Lideleko iragarkian bederatzi plano agertzen dira eta gehienbat pertsona nagusientzat dago eginda.

KOTXE ALTEA XL

Iragarki honetan humorea sartzen dute eta horrek jendea gehiago erostera bultzatzen du. Barregarria denez, pertsonek gehiago gogoratuko dute eta lehen esan dudan bezala, honek aukera ematen du gehiago saltzeko, hamalau plano ditu.

LACOST PINK KOLONIA

Iragarki hau neskentzat dago eginda gehienbat, izan ere, kolonia hau neskek erabiltzen dute. Hemen ateratzen den gauza harrigarriena neska famatu bat da abesten eta agian hau da jendeari gehien gustatzen zaiona, hamabi plano ditu.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!