Maria Zabala
Opel astraren iragarkia:
Opel astraren iragarkian autoa agertzen da eta azkenean esaten dute 3.200€-ko beherapena egiten dutela. Iragarki horretan zeharkako presioaren teknika egiten da.Teknika mota horretan, beherapenak, eta horrelako gauzak agertzen dira.Iragarki honek 16 plano ditu.
Lacoste koloniaren iragarkia:
Lacoste kolonia iragarkian, neska bat agertzen da. Transferentziaren teknika da. Teknika mota honetan egin nahi dutena da, jendeari iragarkian ipini duten neska ikusten dutenei gustatzea eta horrela denak kolonia hori erostea.13 planoko iragarkia da.
Viceroy erlojuaren iragarkia:
Antonio Banderasek egindako iragarkia da.Erlojua iragartzen dago. Telebistan askotan ikusitako pertsona denez, guretzat familiarra eta gustoko pertsona denez, Antonio Banderas iragarki hori egiteko aukeratu zuten, gustatzen zaigunez, eta bera iragarkian agertzean, pentsatzen dugu erosi behar dugula. Hori transferentzia teknika da. 21 planoko iragarkia da.

Zabaldu
del.icio.us